MANIFESTU (EUS)

HERRI INDARTSU BAT ERAIKI BEHARRA, BESTE MUNDU BAT AHALBIDETZEARREN

“Trantsizio” garaian hankabiko anitzek uste izan zuen posible zela erortzear zegoen erregimenarekin behin betiko akabatzea. Hala pentsatu izan zuen urte horietan pertsona askok, aurrera atera ahal zitekeela frankismoarekiko benetako haustura irudika zezakeen eredu politikorik. Eredu politiko horien alde borrokatu zen, baina ezin izan zen helburua erdietsi: mugimendu sozialak berdinduak izan ziren; erakundeak, eraitsiak; eta borrokak, deseginak.

“Adostasunaren (kontsentsuaren)” eta “paktu sozialaren” politikan lurperatu zen sistema; 78ko Erregimen gisan deiturikoaren kulturaren baitan, alegia. Langileri-klase indartsu eta ongi antolatu baten eskariei aurre egiteko moduko antolakuntza politikoa eratu da ordutik. Aldaketak negoziatu beharra, ezer alda ez dadin. Gure ideologia eta antolakuntza-erreferentziak lumatzea lortu dute. Fedea hutsaltzea gugan. Testuinguru historiko honetan, aitzitik, krisialdi ekonomikoaren aitzakiaz, adostasun sozialaren estrategia alde batera uzteko parada aurkitu du Erregimenak. Neoliberalismoaren inposaketa esplizitua eginen delarik orainaldian.

Zurztasuna eta babesgabetasuna muinetaratu dizkigute azken hamarkadetan. Sinesgarritasun-eza eta ukapena eragin du horrek sistemarekiko. Kale eta plazak betetzea egokitu zaigu, berriro –“Trantsizio” garaian gisan-;eta bertan ikusi dugu elkar, gure askatasunen eta guztien ongiaren defentsan, horiek kendu nahi dizkigun elite baten kontra.

Guk, manifestu hau sinatzen dugunok, ilusio hori partekatzen dugu. Gizartea libre eta subirau gisan berreraikitzeko ilusioa, gure bizitzetan protagonista bilakatzeko itxaropena; erregimen zaharreko eliteei ez gaituztela ordezkatzen segurtatzekoa. Hala ere, izan da halako sentipen orokortu bat gu eta gure adiskideengan: mobilizazio sozialen ziklo honi zerbait falta izan zaion pertzepzioa. Eliteari, sistemari, kastari aurre egiteko alternatiba serio bilaka gaitezen zerbait falta izan zaigun pertzepzioa ukaezin zaigu.

Zerbait falta dela diagnostikatu dutenen artean bide instituzionala hartu dutenak errespetatzen ditugu, baina guk oroimen kolektiboa dugu oinarri honakoa azpimarratzeko: eskubideak, konkistak eta transformazio handiak ez zaizkigula sekula oparitu instituzioetatik. Kalean, lantokian eta auzoetan borrokatuak eta irabaziak izan ziren. Gure oroimena oso urrunetik datorkigu eta oroitarazten digu herri indartsu eta borrokatzaile batek bakarrik egin diezaiekeela aurre gobernatzen gaituzten eliteei. Hori hala, EKINBIDE SOZIAL indartsu baten beharra ikusten dugu. Antolatzen, elkar-ezagutzen eta ikustarazten gaituena, gure gain dugun potentziala kontuan hartuta.

Gainerako egituren ondotik herri-independentzia bultzatzeko garaia heldu da, aurrera pauso bat eman dezagun eta herri gisa eraiki gaitezen; irabazteko. Orain arte lortutakoaren defentsara mugatu beharrean erasora igaro gaitezen. Auto-antolakuntza eta autogobernua indartu behar ditugu gizarte berdin eta aske bat lortzeko gure gaitasunetan sinets dezagun. Denok batera lor dezagun egiazko demokrazia bat:

  • DEMOKRAZIA EKONOMIKOA, kapitalismoa ordezkatuko duen ekoizpen-eredu baten alde; jabetza kolektiboan oinarritua eta ekoizle zein kontsumitzaileen artean kudeatua modu kooperatiboan.
  • DEMOKRAZIA POLITIKOA, Estatua ordeztuko duen erregimen baten alde; lurralde-konfederazioen baitan antolatutako pertsona berdinen erabakiaren bidez.
  • PARTE HARTZE ZUZENEAN ETA ERAGINKORREAN OINARRITUTAKO DEMOKRAZIA, ordezkatuek –herritarrek- erabakitakoa beteko duten ordezkariekin, ordezkariak beraiek ezeztagarriak direlarik.
  • DEMOKRAZIA INKLUSIBOA DENENTZAT; entzulea, enpatizatzen duena eta konprenitzen duena mundua mundu asko direla era berean. Onartzen eta bere egiten dituelarik gizarte justuago eta berdinago baten aldeko borrokak.
  • DEMOKRAZIA LIBERTARIO BAT; PERTSONENA, EZ MERKATUENA

Horretarako, beharrezkotzat ditugu langileriaren, bizilagunen, feministen edota ikasleen borrokak biltzen dituzten erakundeak. Erakunde eta dinamika horien hobekuntza kualitatiboa eta kuantitatiboa piztu, bertako barne-demokraziaren hobekuntza landu eta, batik bat, euren eraginkortasuna bultzatu nahi da. Talde horien autonomiaren alde egin administrazio, alderdi eta hauteskunde-hautagaitzen aurrean.

Momentuan momentuko beharrak identifikatzeko eta aktibista gisa gure prestakuntza hobetzeko gai diren diskurtsoak eta analisiak gauzatzeko gai diren ekinbideak sustatu nahi ditugu. Demokrazia eraikitzeko estrategiak gaitzen dituzten ekimenak; era berean indarra hartzea ahalbidetzen digutenak norabide horretan goazela. Umiltasunez eta errealitate anitz baten existentziaz kontziente garelarik beti. Jakin bai baitakigu herria dela aurrerapausoak lortzen dituena; proiektuak edota sigletatik haratago.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s